Medikuek esan zuten
jadanik ez zeundela gure artean,
baina nik somatzen zaitut
atarian,
itsasoan,
haizean.
Gauero jaitsi zara niri muxu ematera
eta hemen geratu zara loa hartu arte.
Maindireen besarkada gozoak
eta airearen laztan leunak...
badakit hortxe zaudela ezin ikusi arren.
Izarrek kontatu didate
mesedez eskatu diozula ilargiari ni zaintzeko
eta horrexegatik dagoela
han goian beti niri so.
Sartu nire ametsetan,
zaindu nazazu,
begira nazazu eta
igaro dezagun gau osoa hizketan.
jadanik ez zeundela gure artean,
baina nik somatzen zaitut
atarian,
itsasoan,
haizean.
Gauero jaitsi zara niri muxu ematera
eta hemen geratu zara loa hartu arte.
Maindireen besarkada gozoak
eta airearen laztan leunak...
badakit hortxe zaudela ezin ikusi arren.
Izarrek kontatu didate
mesedez eskatu diozula ilargiari ni zaintzeko
eta horrexegatik dagoela
han goian beti niri so.
Sartu nire ametsetan,
zaindu nazazu,
begira nazazu eta
igaro dezagun gau osoa hizketan.
1 comentario:
Zein zaila den agur esatea maite dugun jendeari.
Udazkenaren haizeak
dakarren negarra
mila bihotz negarrez
oinaze bakarra,
betiko gure gogoan.
Publicar un comentario